|
HARRIZKO BIHOTZA
«BIZIPEN GOSE» TRIKI TA KE TRIKI ELKAR, 2003
Beti borrokan,
galdutakoaren alde...
Beti kolokan,
gelditu edo alde...
Setazko ikurrina
eta ikatz lurrina...
Zergatik maite zaitut
harrizko bihotza?
Libertateak
ez zaitu lotzen ni aina
trinitateak
tentatzen zaitu baina.
Erre usairik bada
zergatik sutzen zara?
Zergatik maite zaitut
harrizko bihotza?
Joanean geldi
geldi joateko,
gazteegia ez al zara
zaharra izateko?
Ez dakit badakizun
zenbat begi dauzkazun...
Zergatik maite zaitut
harrizko bihotza?
Musika: Igor Telletxea / Iker Dorronsoro Hitzak: Sustrai Kolina |