Hasierako orrialdeaTrikiti testuakDoinutegiaHiztegiaPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

ZUHAITZARENA

«UHINEZ UHIN»
MAIXA ETA IXIAR
TRIKI ELKAR, 1996

 

Aldapa luzetan hitz gutxi egiten da

eta eutsi behar zaio

datorrenari (hori) hala da

 

Talaimenditik (han), goizeko ihintzetan

kontuak azaltzen dizkiot (bai)

egun berriari

 

Zuhaitzarena ote dute ene gaixotasuna

udazkena lur jota, ixila berriz negua

 

Fruituak emateko garaia heltzen denean

hartz-artetik joaten zaizkit (bai)

ene ondasunak

 

"Ez da ez erraza konpai" martxan jartzea

bandako kideak bildu eta, afinatzea

maitasuna urruntzen doanean

 

Hemen dauzkak hire lagunak

ez hadi ahaztu hire lagunetaz

 

Musika: Jexuxmari Lopetegi

Hitzak: Jexuxmari Lopetegi