|
ARRAUTZAK
«UHINEZ UHIN» MAIXA ETA IXIAR TRIKI ELKAR, 1996
Egon gara sarri askotan
lau sorginon istoria,
euskaldunen usadioa,
lau hitzetan kontatzekotan
Larun eta Aiako Harri,
Txindokitik Anbotoraino
ez da hegan gaur arteraino
sorginik bat ere igarri.
Maite ditugu erromeriak
eta ibili gabiltz dantzetan,
begizko baten esperantzetan
ai ene ze komeriak!
Hitzik ez da sortzen ahotik
ikusiak hartaratuta:
sorgin denak motoa hartuta
plazara dira kobazulotik.
Tximak gorri, bakero-galtzak,
ur bat beltza gure edabe,
ez gabiltza lotsak herabe:
hankak arin rockaren baltsak.
Maite ditugu erromeriak
eta ibili gabiltz dantzetan,
begizko baten esperantzetan
ai ene ze komeriak!
Musika: Mikel Garikoitz
Hitzak: Jexuxmari Mendizabal |