|
ZEZENAK
«UHINEZ UHIN» MAIXA ETA IXIAR TRIKI ELKAR, 1996
Hau gozamena
ar beltz horiek
guri ematen digutena,
zezenak
Bai gorena
beso ta zarpa hoien
artean sentitzen dena
onena
Beren lapaondo
pago-enbor gisakoak
hauei goroldioa legez
gauzkate uztartuak
Beren okozpean
bizar sarkorraz ziztatu
holako sensaziorik
ez dut oraindik dastatu
Zein bizkar sendo
kurbatuak
galduko naiz
morroskua
Hoi dek hoi
oihana
iritsiko nauk baina (aizak)
pasa labana
Beren ipurlalde
biki hoien jokoak
kantu goxo hontan
gauzkate itsutuak
Beren iztar motzak
mezulari omen dira
ondoko kaleetan
inor hurbiltzen bada
Zein bizkar sendo
kurbatuak
galduko naiz
morroskua
Adizak hi esnatu hadi
ni ez nauk
holako baten egarri
Guregan zulo-ornaturik
ikusten baduk
(mozo) ustel hadi
Ez al da tristea
zenken batzuengatik
hau esatea behartua sentitzea
Konta ditzagun ba behin eta
berriz maite gure ilargiak guztiak
ta xuxurratu zure itsasoaren azken
uhinak nere belarrira, maitia, maitia
Musika: Xanet Arozena
Hitzak: Ixiar Oreja |