|
KEZKATI
«UHINEZ UHIN» MAIXA ETA IXIAR TRIKI ELKAR, 1996
Ez dabil eta
zuri idaztea otu zait
hain gertu senlitzen baitzaitut
nahiz berez hain urrun izan
Bainan ez naiz ausartzen
bainan ez naiz mugitzen
zeren, izozturik naukazu
Nahiago nuke bai
haizearen ausardiaz
zuregana gerturatu eta
laztanez biltzea (Bi)
Oi Jauna
ze indartsua den zure tankea
baso bat erre eta ehun gizon zanpa
ditzake une berean
Bainan akats bat badu
gizona behar du buru
eta honek pentsatu ere egingo al du
Bai, beldur naiz
egun hauetako batean
alboko zuhaitzetako txoriak
suge bilakatuko diren
Lasai bizi nahi det
arnasesturik gabe
zeren, pozoindurik zaudete
Nahiago nuke bai
haizearen ausardiaz
zuengana gerturatuta
miztoak moztea (Bi)
Musika: Ixiar Oreja
Hitzak: Ixiar Oreja |