Hasierako orrialdeaTrikiti testuakDoinutegiaHiztegiaPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

PARADISUA BASAMORTU

«UHINEZ UHIN»
MAIXA ETA IXIAR
TRIKI ELKAR, 1996

 

Lau teilatu kantuaren

goxoaren magalean

arros eder bat jalgi zen

tabernu ketsu batean

Nahiz eta lausotua den

oraina iraganean

geroztik beti leku bat

gorde diot bihotzean

 

Alperrik murgildu ohi naiz

malko desolatuetan

hontzak ea rnaite nauen

galdetzen duen gauetan

Bekaizgoaren islada

ostenduz barne-muinetan

ilargia mintza bedi

gure errai minduetan

 

Elkar maite genuela

ez diot inori uko

izar nimiņoak dira

egia horren lekuko

Ene begien nigarra

ezin izaten dut xuko

pentsatuz gehiago nehoiz

ez dudala laztanduko

 

Orduak egunen maizter

ari zaizkit bilakatzen

inork ez baitit gauean

hitz goxorik xuxurlatzen

iada ikasia daukat

ez dela asko kostatzen

maitasun paradisua

basamortu bilakatzen

 

Musika: Maixa Lizarribar

Hitzak: Maider Osa