|
TXOKÓ-LA-TÍA
«UHINEZ UHIN» MAIXA ETA IXIAR TRIKI ELKAR, 1996
Bada gustokoa dugun
gauzarik bola honetan
ongi sentiarazten nau
zin dagizuet benetan
bere usainaren gatibu
erori ohi naizenetan
festetan, txoznetan
goizaldeko zazpietan
Goza dezagun
(orain) (bai) bertan
txokolatia
hau dek hobia
txokolatia
Txokolatia
txokolatia
nahiago al dek
bestia
Musika: Ixiar Oreja
Hitzak: Ixiar Oreja |