|
SKATU SKATU
«UHINEZ UHIN» MAIXA ETA IXIAR TRIKI ELKAR, 1996
Etxeko goxotasuna
merkatuan ez da salgai
amaren lapiko gozo
jantzi garbiaren usai
Hori dena ukatuta
gure independentzia lortu nahi
ondoren burua makur
irrifarrez atea joka noiznahi
Lau txakur aurreratzeko
hamar ordti egunero
errenta ordaindu behar
zintzo-zintzo hilero
Lagunen usadioak lez
ezin izan beti parrandero
horrela jarraitu ezkero
eltzean ur-zopak de primero
Gozoa gazi ta gazia garratza
karu umezurtza
epela hotza ta hotza koilatua
dirugabetua
Lixibak izorratu dittu
berri ziren bakeroak
toailen kolorez dira
amamaren maindireak
Urtebetetzea urrun da
asmatu beharko dira santuak
oparien bidez betetzeko
gure xorro zulatuak
Musika: Maixa Lizarribar
Hitzak: Maixa Lizarribar |