|
UR-TTANTA
«UHINEZ UHIN» MAIXA ETA IXIAR TRIKI ELKAR, 1996
Behin erori banintzen erori
baso hontara nintzen etorri
goiko zerutik behera
zuhaitz artean jausi
bazen bai hostorik
gustoko gerta zekidakeenik
Batzuekin jolas egin nuen
beren berde-gorriztak bustiz
beste batzuek ordea
guztiz estu eta larri
beren sare eta zoko ilunetan
pasearaziz
Nire hostorik maiteen
hartzak atseden
utzidak bustitzen
Azkenik hosto bakarti batek
ur-ttantta hau zuen xurgatu
bere zabaltasunean leunkiro
kulunkatu
bere hosto punttez
izpi txar guztiez babestu
Nire hostorik maiteen
hartzak atseden
utzidak bustitzen
Musika: Ixiar Oreja
Hitzak: Ixiar Oreja |