|
MURUMENDIKO MARI
«MURUMENDIKO MARI» KOLDO ETA ARANTXA TX, 1996
Murumendi inguruan
bizi omen zeran dama
goierri ta inguruko
sorgiņik gehienen ama
gainditu ezina bai da
zu aipatzearen xarma
kontu zaharrak berrituz
kantuz gatoz zuregana.
Ezkondu omen ziņaten
sorgiņa eta artzaia
hiru haurren bataioak
ondoren sortu ez baia
katez lotuta umeak
eta zuretzat uztaia
baiņa ez zuten kunplitu
zurekin zeukatzen nahia.
Menditik eleizaraiņo
ekarri arren indarrez
sorgiņa ez zendun etsi
askok uste bezain errez
mendira joan ziņaden
su hartuz ala beharrez
haurrak jainkoarentzako
mari murura esanez.
Garaiak aldatu dira
pentsamoldeak ere bai
beasainen ez zaitugu
mari berriz baztertu nahi
herri osoa zenduan
garai baten zure etsai
ta orain urte osoan
noiz etornko zeran zai
Musika: Koldo Iparragirre
Hitzak: Xebastian Lizaso |