|
ABALIŅE
«MURUMENDIKO MARI» KOLDO ETA ARANTXA TX, 1996
Gure Lazkao Txikik
egin digu karta
berri honez betea
dotore aparta
berak esaten dunez
ez du ezer palta
danetik osaturik
bizi omen da ta.
Zer moduz aurkitzen dan
garbi du azaldu
alkarren konfiantzik
ez dezagun galdu
Pernando zuzendari
eduki bihar du
hark ere goraintziak
dizkigu bialdu
Lazkao Txiki ez da
emen gure bixtan
Amezketan Pernandok
dauka bere lixtan
kotxe eder batean
sekulako txixpan
biak omen dabiltza
zeruko autopixtan.
Joxe Migel txofertzan
dabil nerekiko
ta Pernando ondoan
haren mekaniko
haiek martxa hartua
daukate betiko
emen hil ziran baiņa
han ez dira hilko.
Musika: Koldo Iparragirre
Hitzak: Manuel Lasarte |