|
BAKALLAUA
«MURUMENDIKO MARI» KOLDO ETA ARANTXA TX, 1996
Modako gauza asko ditugu gurekin
garai baten eta orain zeharo ezberdin
gu ez gaude konforme guztiarekin
leporaino gaude bakalluakin
musikan ordez buila soila den horrekin
soinua maite duenari ematen dio min
herriko gauzen alde saiatu alegin
festa nahi det eusko labelakin.
Lenago genduan patxada
orain modatikan pasa da
bagoaz plazara
nork daki zertara
dantzara edo saltsara.
Triki-Tixa ta baltsa rantxerak ere bai
herri musikak badu behar hainbat doai lurraldetasuna ez daukagu hetsai
beti ere neurria hartuaz gauzai
goxoa belarriak gozatutzeko gai
entzun genezakena lasai-lasai eta nunai
gazteon nortasuna harturikan hitzai
moda aldatuko da egon lasai
Lenago genduen.....
Musika: Koldo Iparragirre
Hitzak: Xebastian Lizaso |