|
JOLASAK-JOLAS
«MURUMENDIKO MARI» KOLDO ETA ARANTXA TX, 1996
Txiki-txikitatik pentsatu izan dut
bizitza jolas bat degula
ez nuen usteko irudipen hori
hainbat aldatzerik sekula,
konturatu bait naiz farraren putzuan
ur eskasia daukagula,
eta handitzean jolas-gaitasunak
Txiki-txikitatik pentsatu izan dut
bizitza jolas bat degula,
ez nuen usteko irudipen hori
hainbat aldatzerik sekula,
konturatu bait naiz farraren putzuan
ur eskasia daukagula,
eta handitzean jolas-gaitasunak
txikitzen ari zaizkigula.
Jolas toki haiek ezkutatzen doaz,
sartu gera apustu plazan,
norgehiagokaren bultzada bortitzak
harrapatu gaitu sorpresan,
lagun baten bila dabilzkit begiak,
ta ez dakit nori zer esan...
luza ezaidazu zure esku hori
nerearekin bat egin dezan.
Lehen herri baten bizi ginen eta
orain mundu hautsi batean,
musikari esker soka berdinean
lotuko gera bapatean,
sugeak bezala otsaindu gaitezen
erritmoaren lemapean,
une eder honen argazki txiki bat
jaso nahi dut begi artean.
Musika: Koldo Iparragirre
Hitzak: Mikel Mendizabal |