|
IHESAREN IGESKA
«MURUMENDIKO MARI» KOLDO ETA ARANTXA TX, 1996
Gaur ihesaren igeska
hainbat mutil eta neska
dabiltzanean hoiek dauzkate
bildurra ta kezka
gaitz gogorra da berez ta
txarkeria du gainezka
oraindik hori menperatzeko
sendagairik ez da
Droga sida eta ihes
indar haundiko sasoiez
errugabeak ondatzen
dabiltz astez eta jaiez
esnatzen danak garaiez
legezko dan arrazoiez
bizio hoiek utzi beharrak
dauzka nahi ta nahi ez
Goizetikan iluntzera
milaka zure antzera
irixten dira salbaziorik
gabeko trantzera
gazte zergatik joan zera
zur osasuna galtzera
argitasunik ikusten ez dan
ilunpe beltzera
Nahiz une batez gozatu
guztira ezin osatu
bizi bakarra da ta horrekin
kontuz abusatu
arrixku txarrak uxatu
ez badezu nahi kutxatu
zikindutako jiringilik
ez sekulan usatu
Musika: Koldo Iparragirre
Hitzak: Manuel Lasarte |