|
KONTXAKO URETAN
«MURUMENDIKO MARI» KOLDO ETA ARANTXA TX, 1996
Igande nahiz larunbat
asteazkenetan
hemen nahi zaitut baina
ez zaude benetan
beti legez banator
betiko penetan
malko hauek uztera
kontxako urtean
Hemen ibiltzen ginen
bi txoriok hegan
bihotzak estuturik
denbora soberan
oraindik oroitzen naiz
eguzki-sarreran
nola nahasten ginen
huntz-adarren eran
Esperantza apur bat
gorderik golkoan
hura ere bidali
dut azken malkoan
bitartean zain nago
baranda ondoan
zoriontsu izango
zaretelakoan
Musika: Koldo Iparragirre
Hitzak: Aitor Sarriegi |