|
HlSTORI OKERRA
«JO ETA HAUTSI» TAPIA ETA LETURIA TRIKI ELKAR, 1987 / 1995
Kontatutzera noa
histori ederra
inork jakin nahi badu
hau gauza okerra
soldaduska eginda
probatu dut gerra.
Han ginen euskaldunak
andaluz ta maņo
bakoitzak bereari
eutsiaz gaurdaino
nortasuna okertzen
jardun dira baino.
Uniforme berde ta
oinetako beltzak
jenio aparta zuen
hango alferezak
defenditu ditugu
noren interesak.
Igandero mezeta
ta "Misa del gallo"
tartean ginen hiru
euskaldun basallo
lehen oilarrak baginen
orain gara oilo.
Urte bete pasa dugu
kolperik jo gabe
diru asko ez dugu
sobratuta gorde
etxean gelditzea
ez al gendun hobe?
Musika: Joseba Tapia
Hitzak: Joseba Tapia |