|
TRIKITILARIAK OMEN GARA
«JO ETA HAUTSI» TAPIA ETA LETURIA TRIKI ELKAR, 1987 / 1995
Trikitilariak gera
beste askoren antzera
doinu alaiak zabalduz
gabiltz gutxi gorabehera
apustu baten sartuak
nonbait lehengo era zaharrera
muturjoka ibilita
ezin da segi aurrera.
Nahiz txikitatikan ekin
zahartuko gerade berdin
trikiti hotsa jo baina
denok dakigun malezin
goizean goiz jeiki eta
itzultzen gara gauerdin
umore ona dugu baina
irrifarra sortu ezin.
Gazteak datoz atzetik
ta zaharrak gure aurretik
baina galduta gabiltza
bakoitza bere bidetik
lehiaketak egunero
dauzkagu aldamenetik
hau erakutsi digute
jaio ginen egunetik.
Taberna, kale ta plazan
sartzen gara non nahi saltsan
gure ondoan edonor
alaitzeko esperantzan
baina giroa ote dan
aldatu nago zalantzan
juergarako sortu gara
ta hasi zaitezke dantzan.
Musika: Joseba Tapia
Hitzak: Joseba Tapia |