|
ZER ESPERO
«TRIKI UP» KEPA, ZABALETA ETA IMANOL ELKAR, 1990 / 1998
Zerbitzari, zerbitzari
zerbitzari ondradu
zer espero hunan, bada
kargua beti kargu
nagusiak nagusiak
beste norbait behar du.
Langabetu, langabetu
dena ez doa okey
zer espero huen bada
lehen lau eta orain sei?
Trenak ez die itxoiten
berandu dabiltzanei,
Ugazaba, ugazaba
non dago zure denda?
zer uste zenuen bada
zer uste zenuen, ba?
Oso goian jartzen dena
oso goitik jausten da.
Joxemari, Joxemari
pasa duk hiri txanda
Zer espero huen bada
zer espero huen, ba?
Beti hola izan dena
beti hola izan da.
Musika: Kepa Junkera
Hitzak: Jon Sarasua |