|
ERREPIDEAN
«ELKARRENONDOAN» EPELDE ETA LARRAŅAGA TRIKI ELKAR, 1999
Errepidean asko gabiltza
kilometrotan jantziak
zenbat arazo ote zaizkigu
tarte horretan pasiak
hoietako bat konta behar det
hara bere notiziak
bertsoen gaia ekarri baitit
hagin bat ateratziak.
Aurrez ordua harturik nuen
dentistagana juateko
minetan zegon hagina kenduz
nola ez nuen kalteko
segidan hartu kamiona ta
lanera borondateko
komeri latza pasatua
naiz txapel gorriak tarteko.
Hagin zuloa guataz betea
masaila berriz puztua
mingaina erdi lotan zeguan
ta hitza nahiko justua
erana zaude ta hor jarri dit
alkoholemiko txistua
negatiboa eman nuen ta
zer zan haien disgustua.
Aberiakin zegola hura
eta norabait hots egin
anbulantzi bat etorria zen
kirofanoa zirudin
han ere proba egin nuen ta
negatiboa zan berdin
esan nioten txekeo on bat
hobe zidatela egin.
Hori entzun da haserreturik
jarri zan gure mutila
pixka batean paseatzeko
eta freskatu nedila
korrienterik ez dan lekuan
nekez pizten da bonbila
nere artean esaten nuen
hau dek artista kuadrila.
Hoien artean normalak dira
arkatza eta papela
ez zen azaldu gerra bizia
sortu ziteken bestela
behingoagatik multarik edo
isunikan ez nuela
ez nien esan baina badakit
berak merezi zutela.
Musika: Anjel Larraņaga / Epelde
Hitzak: Anjel Larraņaga |