|
BIZITZAREN NOTA
«ELKARRENONDOAN» EPELDE ETA LARRAŅAGA TRIKI ELKAR, 1999
Beti ez da alaia
bizitzaren nota
inoiz egon izan naiz
moralak lur jota
buruari heldu ta
ezinaren kontra
tristuraren trabarik
ezin nuen bota.
llusioen faltan
ezina erreztu
goibel dagon bihotzak
irrifarrik ez du
lagun batek ninduen
animuz babestu
nere barrengo poza
nahi diot abestu.
Nere une latz hura
nahi zuen bigundu
nitaz erruki dela
garbi ezagun du
ilusioa jarriz
ta penak urrundu
horretan inork ez dit
zuk hainbat lagundu.
Nahiz lagun bat ona den
une guztietan
gehiago estimatzen da
estualdietan
neuk irakurtzen nuen
zure begietan
zuk maite ninduzula
egi-egietan.
Sendagai zinen nire
bihotz-min boladan
irrifar alaia zen
zure begiradan
lagun baten babesa
gaur dakit nola dan
badut oroitzapenik
maitatu zaitzadan.
Musika: Anjel Larraņaga / Epelde
Hitzak: Anjel Larraņaga |