|
BIZKAIKO PELOTARIAK
«BIZKAIKO TRIKITILARIAK» KEPA ARRIZABALAGA / RUFINO ARROLA / LUIS BILBAO AUTOPRODUKZIOA, 2001
Esan daiguzan Bizkaiko
pelotarien izenak
Gernikak orain artean
ez ditu emon txarrenak
Onaindia eta Kirru
Felipe eta lagunak
pelotarien izena
ondo merezi dutenak
Nork ez leuke goratuko
Hilario Azkarate
sei alditan txapelduna
beste bat ez da gaur arte
horrenbeste azainik
inork eleikean uste
kosta leikio egiten
beste bateri horrenbeste
Garai baten Gipuzkoan
ziran pelotan onenak
Mondragones Atano
Gallastegi eta lagunak
orain Naparroan dogu
Bengoetxea txapelduna
baina Garzia Arinok ditu
gaur egunetako famak
Agur esan eta banoa
urte barrien soldadu
Neuk ez dot joan gura baina
eroango nabe seguru
agur esan eta banoa
ta hauxe da despedidea |