|
HODEI BATEAN
«SENTITZEN NAIZ» MAIXA ELKAR, 2002
Ikusi zaitut pozik!
Ikusi zaitut alai!
Une txarretan ezin negar egin!
Ikasten duzu arin!
Asko bizita antza!
Diozun bezala, zure nahia doa... hodei batean.
Infinitua helmuga
lortu ezinean, etsipena!
Nahi duzun guztia, dena laburtzen da... hodei
batean.
Bidean zaude eta ez zara mugitzen,
utzikeriari guda galduta diozu,
batzuetan zeruak garbi izan arren
jarrai ametsari eta murgil zaitez... hodei batean.
Musika: Iosu Izagirre
Hitzak: Iosu Izagirre |