|
OROITZAPENEK
«SENTITZEN NAIZ» MAIXA ELKAR, 2002
Zer gara?
Nondik gatoz?
Zer gara?
Nora goaz?
Urteak zenbaki bakarrik dira,
banaka kontatuz zahartzen gara,
baina gu, zer garen?
Zerk egin gaituen?
Erantzun zaila da.
Atzera begira jartzen bagara
bidea galtzen da ortzian barrena
milaka kolorez ikusiz dena
margoa gu gara.
Lerro bat!
Atzo ginen!
Orri bat!
Bihurtuz gaur!
Damurik
ez egindakoaz,
astiaz,
guztia aztertuaz.
Txukunduz
ganbara zokoan
pasa den
guztia.
Uneak,
bizi behar dira,
dastatuz,
aurrean duguna.
Nork daki
bihar eguzkiak
berotuko
duen!
Oroitzapenek betetzen dute
gure izatearen denbora,
orratz batez bi orriak josiz
egiten gara!!
Musika: Maixa Lizarribar
Hitzak: Maixa Lizarribar |