|
|
TRIKITI TESTUAK
|
AIZKORRIKO MOBILA
«JUANITA» FURUNDA IZ, 1998
Hola ezin det segi
larunbat gauetan,
mozkorra hartzen baitet
ia gehienetan;
Erabakia hartu det
nik oraintxe bertan
bihar Aizkorrira noa
zortzi t'erdietan.
lratzargailuaz
esnatu naiz kolpez,
mendira abiatzeko
behar den umorez;
Nahiz ez dedan lortuko
gailur hori errez
konbentzituta irten naiz
portaletik oinez.
Otzaurte utzi eta gero
San Adrian partera,
koba utzi ondoren
berriro aurrera;
Refugiotik pasa naiz
hamarrak aldera,
eta hamaiketan heldu
Aizkorri gainera.
Arnas estuka eta
kolpeka bihotza,
bidea ez zen uste
nuen bezain motza;
Baina lortu dudanean
behar nuen poza
hara non entzun dudan
telefono hotsa.
MENDIRA DOA MUTILA
LASAITASUN BILA.
Deporteko zapatila
eta galtza motzekin,
txaleko txikia eta
bisera batekin;
Bi alditan entzun det
eta sinetsi ezin:
Kalamidade bat dago
telefonoarekin.
Cariņo ya he llegado
y es muy bonito
katxarroak gorraizerik
ez al dik jarriko!
Hik nire plana behintzat
ez didak hautsiko,
Cariņo dando la lata
tengo a un chico.
MENDIRA ZIHOAN MUTILA
LASAITASUN BILA.
Kristonak esanda (e)re
hor darrai hizketan
eta moskeatu nau
oraintxe benetan;
Posible ote da hau
gure mendietan?
Itzali ezak katxarroa
hik oraintxe bertan".
Hamar aldiz esan arren
ez du egin kasurik
eta horrek jarri nau
aguantatu ezinik;
Telefonoa bota det
mendi tontorretik
eta jabea joan da
segidan atzetik.
MENDIAN DAGO MUTILA
AKABO MOBILA.
Musika: Aitor Furundarena
Hitzak: Igor Eguren |
|
|