|
|
TRIKITI TESTUAK
|
LEGE LEHORRA
«JUANITA» FURUNDA IZ, 1998
Izarrez gainezka da
zeruko kupula
piztu zaigu gosea
eta piztu gula:
Hartu baratxuria
eta presta tipula
honantza dator-eta
trenean Drakula.
Transilvanian etzun
zuku onik lortzen
neskek ez ei zioten
lepoa lagatzen
norbaitek esan zion
erdi adar jotzen
Euskal Herrian uzten
dutela xurgatzcn.
ZERUAN HILARGIA,
ITZALAK LURREAN,
INORK EZ DU JARRI NAHI
BERAREN AURREAN.
Berak nabi omen zuen
freskoa odola
trenbidea hartu du
azkar eta nola
ez duen ohiturarik
joateko inora
lotan igaro ditu
Irun eta Brinkola.
Distirant ageri da
gauez letagina
baina ez da txikia
barruko samina,
bere hortzak ez dira
hozkatzeko adina:
Altzairuzko lepokoz
neskak, alajaina!
ZERUAN HILARGIA,
ITZALAK LURREAN,
INORK EZ DU JARRI NAHI
BERAREN AURREAN.
Odol-emaile bila
dabil hemen eta han
eta oraindik ez du
tantankan edan.
Alderoka hor dabil
igande goizean:
Ardo gorritan itoz
bestenk ezean.
Hemen datza Drakula
agure jatorre,
nahi eta ardoz zikina
zeraman atorra,
Lepo lehorte batek
ito zuen, horra.
Ez da aise kitatzen
guk diogun zorra.
Musika: Aitor Furundarena
Hitzak: Igor Eguren |
|
|