|
NERE AITORTZAK
«GAUEKO ERRONDEA» ZABALETA ETA IMANOL ELKAR, 1994
Geure bizimoduaz
ahazten gara gu maiz,
ta hobe izanen da
aitortzea garaiz:
sartu banintzen sartu
lekaidetan apaiz,
landerrei hamaika sos
eder kendua naiz.
Ez duzue askiko
zortziko batekin,
nahi baldin baduzue
nahikoa far egin.
Dena esan behar dut
kontatzen hastekin;
maitasuna egin dut
serora gaztekin.
Haize indarren menpe
dabilkit gorputza,
hemendik hara eta
handikan honuntza,
kolpe asko tira dut
bainan beti hutsa,
libertaderik bada?
zakurraren putza!
Iluna bada nonahi
argitasun pixka,
arrats luzean noa
bidean ixilka:
hilargia farrez dut
izarrak maxika.
Haizeak jasoko du
nere gau musika.
Musika: Zabaleta eta Imanol
Hitzak: Patziku Perurena |