|
ILBERRI EDO ILBEHERAK
«NOIZ ARTE?» EPELDE ETA LARRAŅAGA TRIKI ELKAR, 2001
Ilberri edo ilbeherak
gaude sarritan entzunak
nekazarien artean
dira ezagunak
zuhaitzak botatzeko ta
zerria hiltzeko egunak
gogoan izan zituen
beti euskaldunak.
Oroitzapen bat tartean
oroitzapen bat tartean
gazte zinala artean
ilargi betean.
Aiton-amonen garaia
dena ez zan ezjakina
ilargian gorabeheran
atentzio fina
zenbat sinistapen dezun
dago alderik haundina
baina ez dago zalantzik
badu eragina.
Oroitzapen bat tartean
Gizakiaren sailean
inor balego galdezka
lehengo artxibo zaharretan
aldakuntzik ez da
kontuan izaten zuten
harremanetako festa
ilbeheran mutila dator
ilberrian neska.
Oroitzapen bat tartean
Badakit herri gehienak
egingo duen galdera
neska ta mutil bixkiak
hor datoz batera
ilgora edo ilbetea
horietako bat ote da
ilargira joan beharko
dudak argitzera.
Oroitzapen bat tartean
Musika: Epelde-Larraņaga
Hitzak: Larraņaga |