|
|
TRIKITI TESTUAK
|
PLAZATIK PLAZARA
«NOIZ ARTE?» EPELDE ETA LARRAŅAGA TRIKI ELKAR, 2001
Udaberri garaia
ederra da guztiz
mendi zelaiak jarriz
lore usai eztiz
tarteka gozatuaz
euri ta eguzkiz
goiz iluntzetan berriz
txorien abestiz.
Ixilik egoteko
sortuak ez gara
kantuz bizi nahi degu
txorien gisara
herririk herri gabiltz
plazatik plazara
zu ere inguratu
zalia bazara.
Festazale zirenek
egia zioten
umorea ez zala
dendatik erosten
kukua kantuz dabil
herri dena pozten
txantxangorria utzita
familia hazten.
Ixilik egoteko
Kukuaren bizitza
hori ikusita
trikitilaitaz nago
pentsatzen hasita
astean hiru-lau bat
tokitara zita
familiko giroa
nonbaiten utzita.
Ixilik egoteko
Kantu kantari gabiltz
kukuaren pare
maite gaituzte eta
gaitzerdi halare
lehengo esaeretan
gu ere bat gaude
ez dala zorionik
sufrimentu gabe.
Musika: Epelde-Larraņaga
Hitzak: Larraņaga |
|
|