|
MAHASTI BATEN ONDOAN
«NOIZ ARTE?» EPELDE ETA LARRAŅAGA TRIKI ELKAR, 2001
Ardangela bat hiltzear dago
kupelak hutsik badaude
nere bihotza ere berdintsu
zure maitasunik gabe.
Bodega ondoan mahats eder bat
erdi beltz erdi berdea
ahora pozik eramango ta
ezin ausartu ordea.
Fuenmayortikan Haro tartean
mahasti baten onduan
probatu nuen goxoa zen ta
huraxe daukat goguan.
Geroagoan tolare fina
hasi zenean estutzen
ondorioa probatu arte
ez zintudan ezagutzen.
Liztor gehienek zulatzen dute
gozatutzean mahatsa
baina ardoa atera zaigu
ozpina bezain garratza.
Mahats adarrean gozoa zinen
barrutik eta kanpotik
kalitatea urrun ordea
amesten nuen ardotik.
Musika: Ranchera herrikoia
Hitzak: Larraņaga |