|
|
TRIKITI TESTUAK
|
EZIN LEIKE HOLA
«NOIZ ARTE?» EPELDE ETA LARRAŅAGA TRIKI ELKAR, 2001
Lehengo apaizak edo
eliz giro hura
zergatikan ez dakit
baina aldatu da
dotrina zen bizitza
zerua helmuga
garai hartako kezka
beldurra ta duda
ta lehen pekatu zena
festa bihurtu da.
Orain edonola
orain edonola
ta ezin kontsola
ezin leike hola.
Meza latinezkoa
gainera altutik
nahiz eta ez genuen
konprenitzen tutik
sermoia bai euskaraz
gogor pulpitutik
hilean behin aitortza
hor ez zegon dudik
ederki aldatuta
gabiltza ordutik.
Orain edonola
Gaztea gazte bada
beti ez da zintzua
seigarren agindua
zen garrantzitsua
apaiz galdetzailea
asko zen bitxua
non zebilen jakin nahi
gure kartutxua
hortik kontrolatzen zen
herri gehientsua.
Orain edonola
Aste santuz daukagu
aldaketa latza
seriotasun hura
galdua du antza
orain oporraldiak
urrun garamatza
elurretara edo
bestela hondartza
denentzat gerta bedi
pazku aberatsa.
Orain edonola
Musika: Epelde-Larragaņa
Hitzak: Larraņaga |
|
|