|
EUSKARA HARKAITZETIK
«NOIZ ARTE?» EPELDE ETA LARRAŅAGA TRIKI ELKAR, 2001
Harkaitz arteko ura bezala
jarri daiteke euskara
herriko ibaira heldutakoan
hain garbia ez zara.
Herriko plazan bagenituen
euskal iturri garbiak
erdal ohiturak kutsaturikan
hor dauzkagu erdiak.
Ikastoletan saiatu arren
ur garbitikan ematen
baina zer pena ez baldin badu
gero etxean edaten.
Barra ertzean zenbait trago den
kanpoko urez nahastuta
sarri gabiltza gure iturria
non dagoen ahaztuta.
Musika: Herrikoi frantsesa
Hitzak: Larraņaga |