|
KIROLAREN HARROBIA
«NOIZ ARTE?» EPELDE ETA LARRAŅAGA TRIKI ELKAR, 2001
Izenik aipatu gabe
baietz konturatu denak
pelotan ta kirolean
herri honek dauzkan famak
lehenago izandakoak
eta orain dabiltzanak
lehen ere seme bikainik
munduratzen zuen amak.
Pelotarien sehaskan
nork ez ote du aditu
garaian garaiko markak
sarri gaindituak ditu
herri artekotan ere
txapel ugari baditu
ta auskalo noiz artean
oraindik ez da gelditu.
Aizkolarietan ere
garai baten notizia
Kataolatza ta Korta
Txiki anaiak ta Luzia
Rekalde aita-semeak
nolako dotorezia
izen hauek aipatzean
esana dago guzia.
Etxezakorta ta Usula
hamalauko kubikuan
lehen ere indarrik gabe
ez zen jarriko lepuan
ta Ziorra bera ere
zeinek ez dauka goguan
kilo gutxirekin baina
aipagarria genduan.
Zilindro eta koadroak
kubiko ta biribilak
Goenatxo bi anaiak
zer nolako marka pilak
ta Elortzak txirrinduan
bazitun urte abilak
Aupa Elusu, Korta ta
Gartziaren pantorrilak.
Musika: Epelde-Larraņaga
Hitzak: Larraņaga |