|
TRIKITI HERRIA
«NOIZ ARTE?» EPELDE ETA LARRAŅAGA TRIKI ELKAR, 2001
Trikitia legoke
denon bihotzean
Maltzeta Zabaleta
kantuz aipatzean
Azkoiti harritzen naiz
zutaz pentsatzean
ai, oi, ene
zutaz pentsatzean
onak izan baitira
garai bakoitzean.
Laja ta Epeldekin
behako det segi
hemen ere daukagu
zer esan gehiegi
entzutekoak dira
ezker ta eskubi
ai, oi, ene
ezker ta eskubi
nekez bila litezke
beste holako bi.
Gazte jendea beti
dator indarrian
Zabale txapelduna
zahar eta berrian
Imuntzo modernoan
goiko muturrian
ai, oi, ene
goiko muturrian
Aitor Epelde berriz
nahi duen neurrian.
Garai denetan zegok
fruitua emangai
Mendizabal bazen ta
Erribera're bai
Jauregi ta Egurrola
denetarako gai
ai, oi, ene
denetarako gai
Sankristaue ta Uitte
afarikan afai.
Epelarre Zendoia
ta Epelde zaharrak
garaian bazituzten
irrintzi ederrak
Laja gazteak ere
ai ze atzaparrak
ai, oi, ene
ai ze atzaparrak
gora Aizpurutxo ta Izer
gora herritarrak.
Musika: Epelde-Larraņaga
Hitzak: Larraņaga |