|
BIRZIKLAKETA
«TRANPATAN» JOSEBA IPARRAGIRRE IZ, 1997
Zabor mota asko biltzen denez hemen
eta birziklatzeko aukera nola den
multzoka sailkatzea hoberena omen
emaitza litzateke nabarmen
mundua zabortegi bihurtu baino lehen
saiatu gaitezen.
Beira, pila, kartoia eta plastikoa
oihal edo altzari era guztikoa
etekin bat lortzeko denen gustokoa
ordua da hastekoa
zure partaidetza da ezinbestekoa
neroni lehenengoa.
Gaia lortzea zail da ez ezazu uste
gainera kutsadura sorrarazten dute
ez zikintzea badugu hainbeste bertute
arreta jar zazute
izadia zaintzea lortuko genduke
kutsaduraren truke.
Natur errekurtsoak arriskuan daude
baina exenplu on bat badago hala ere
ekosisteman ez da galtzen ezer ere
aurrera segi etengabe
bizitzak jarrai dezan agorpenik gabe
munduaren jabe.
Hitzak: Iņaki Murua
Musika: J. Iparragirre |