|
TRANPATAN
«TRANPATAN» JOSEBA IPARRAGIRRE IZ, 1997
Ohetik jeiki eta goizero
komunetik jira egin eta gero
lantegira deitzen dut lehenengo
bikaiņa
da mobilaiņa.
Bulegoraino joan-etorria
bertan loratu zait farre-irria
ordenagailu berri berria
hau poza
badu windosa.
Asko daukat
baina denaren faltan
lan-plantan
bizi naiz
tranpatan.
Asko espero dute nigandik
nire jefeek eta Euskadik
nagusi jaunak garbi esan dit
filiņa
da marketiņa.
Ez naiz ateratzen bazkaltzera
denbora ez galtzearen aldera
janaz, berriak entzun gainera
laztanak
ditut walkmanak.
Asko daukat...
Bidaiatzea ona da zinez
ez ibiltzekotan saldu ezinez
azkarragoa da hegazkinez
ederrak
dira txarterrak.
Mobilain, windosa, marketiņa
walkmanak, txarterrak eta filiņa
egiten dut nire ahalegina
gorputza
tira ta bultza.
Asko daukat...
Hitzak: Andoni Egaņa
Musika: J. Iparragirre |