|
BAIETZ
«TRANPATAN» JOSEBA IPARRAGIRRE IZ, 1997
Dantzaleku batean
pista bete betean
neska bat begiz jo dut
besteen artean.
Ez hadi izan umea
lotsati ta xumea
orain ala inoiz ez
hauxe duk unea.
Pausaje ziurrez
joango natzaio
nire ausardia
gustatuko zaio
apustu egiten dut
liluratu baietz
bai, ez, bai, ez...
Neska hori lista da
igartzen da bistara
dantza eskatzekotan
joan nadin pistara.
Sentimenduen guda
gogoa, lotsa, duda...
eskatzen hasi eta
pieza bukatu da.
Pausaje ziurrez...
Kantu bat eta beste
noiz hasi dantza eske
azkenik banoa ta
prepara zintezke.
Sartu naiz hitz hauekin
"Aizan nahi badun jakin
nik ere ez dinat nahi
deus ere hirekin".
Pausaje ziurrez...
Hitzak: Andoni Egaņa
Musika: J. Iparragirre |