|
|
TRIKITI TESTUAK
|
MUSEAN
«TRANPATAN» JOSEBA IPARRAGIRRE IZ, 1997
Berrogei karta eskutan
babarrun alean mahaian
bikoterik abilenak
beti elkarrekin lehian
musean jokatzen hasi
elkar menderatu nahian
orain bezain harro ezetz
amaierako garaian.
Jokatu leike dirua
edo laurentzat erronda
txapelketek ere dute
orain sekulako moda
aurrekoaren keinuak
itxuraz zaintzea on da
ez dago irabazterik
bat erdi lotan egonda.
Kartak ikusitakoan
zalantza asko kolkoan
ale batzuk jotzen hasi
edota pasoan joan
egia eta gezurra
nahasten diran jokoan
berdintsu balio dute
ondo ateratakoan.
Argitu dira haseran
ziraden hainbat zalantza
alde batera joan da
garaipenaren balantza
irabazleak betiko
poza, buila eta saltsa
galtzaileak hurrengoan
garaitzeko esperantza...
Hitzak: Sebastian Lizaso
Musika: J. Iparragirre |
|
|