|
|
TRIKITI TESTUAK
|
PIPERMIŅA
«TRANPATAN» JOSEBA IPARRAGIRRE IZ, 1997
Baliatu ezinik
gustoko aukeraz
asmakizun hutsean
jolastuaz beraz
ez gerade jakitun
jendean joeraz
bihotz aldizkaririk
ez baita euskeraz.
Nor norekin dabilen
noiztikan noiz arte
ez dugu jakiten ta
denontzako kalte
aldizkari bat ezin
ote daike bete
edo ez ote dugu
inork inor maite.
Euskal Herrian bada
artista ugari
bizia emateko
aldizkariari
beti kontu ilunez
zertarako ari
utz zaiogun tokia
ai maitasunari.
Batzuen saltsa edo
eta komeriak
pozik irakurriko
lituzke jendiak
batzuk gezurrak eta
besteak egiak
xarma berezia du
neskazaharkeriak.
Hitzak: Sebastian Lizaso
Musika: J. Iparragirre |
|
|