|
LARUNBAT GOIZEAN
«TRANPATAN» JOSEBA IPARRAGIRRE IZ, 1997
Ezkerretan dagon zeroa
politikoen hitz beroa
alferrikako gauzak hainbat...
larunbat goiza da bat.
Jeikiko al haiz bazkaitara
amaren betiko gaita da
pertsiana altxa dit ri-rau
hau da desgrazia hau.
Ostirala
katxi dantza ta orrua
ostirala
zurea da errua.
Ostirala
katxi dantza ta porrua
ostirala
zurea da errua.
Aupa txapeldun jeiki hadi
gora eta gora Euskadi
ispiluan galdetzen dut maiz
munstro hori ni al naiz?
Ia-ia seguru nago
ez dut edan behar gehiago
inork ez ulertu aldrebes...
gutxiago ere ez.
Hitzak: Andoni Egaņa
Musika: J. Iparragirre |