|
PELUTXEZKO HARTZARENA
«TRANPATAN» JOSEBA IPARRAGIRRE IZ, 1997
Tonbola bateko apalean
"pelutxezko hartza" naiz ni,
ea nork eramango nauen
zozketa baten zain, beti.
Ume muturzikin baten gurasoen trasteroan mooak
hartuko nau umea nitaz nazkatzen denean
eta nire kanpoko tela txuria belzterakoan
botako naute zaborretara, zaborretara.
Tonbola bateko apalean...
Edo, ai ama, neskatxa baten gelako ohe gainean
buruz gora eman ditzaket egunak, ai baina gauean,
ohean sartu ta maitekiro ni besotan hartzean
lo egingo dut goxo-goxo, bai goxo-goxo.
Hitzak: Mikel Markez
Musika: J. Iparragirre |