|
URRUTI NERE MENDITIK
«TRIKITILARIAK» SAKABI ETA EGAŅAZPI TRIKI ELKAR / EDIGSA/HERRI GOGOA, 1975 / 1995
Urruti nere menditik
joan nintzan dirutu nahirik
urrutietan nere bihotza,
nahigabe ta erdibiturik,
gelditu nintzan tristerik
pake santua galdurik.
Nere bihotza zegoen
Euskalerriaz pentsatzen
egun guztian gauaz gauza bat
beti zitzaidan oroitzen
zer pozik nintzan bizitzen
haurtxo nintzanian hemen.
Goguan nuen etxea
gaztain artean gordea
menditxo gainean agertzen zan
herriko eleiz maitea
ta hango kanpatorrea,
hainbat oroitzez betea.
Hemen igande goizean
meza izkilak deitzean
zenbat hots goguangarrizko
senti ditut bihotzean
haien poza barrenean
elizarako bidean.
Dena zeguen ederrik,
guztia pozez beterik,
ihintzez loriak, txoriak
danak zorionez abesturik,
baina guztien gainetik
ni nenguen atsegiņik.
Ez naiz ni, Jauna, gehiago
nere menditikan juango
atxurra nere lagun detela
baserrian naiz biziko
zuri eskerrak emango
pakez bete nazulako. |