|
TRIKITILARIEN ALKARTASUNA
«LAJA ETA LANDAKANDA» LAJA ETA LANDAKANDA IZ, 1977 / 1983 / 1992
Trikitilariak gera
Euskalerrian sortuak
batez ere Bizkai ta
Gipuzkoako frutuak
naiz urte batzutan egon
pixka bat atzeratuak
berriro zorionian
gaude indarra hartuak.
Soino txiki ta pandero
eskutan dabilzkigunak
hoien bidez gozatu nahi
inguruan dauzkagunak
inoiz aiton ta amonak
dantzan jartzen dakigunak
gu gera tristura danak
uxatu nahi ditugunak.
Apaizak deitzen zioten
len infernuko auspua
aspaldiko esaera
baina ez daukat ahaztuta
orain garbia dala ta
jende gehiena poztua
hau bertako gauza degu
ez da inori ostua.
Orain eleizan jotzea
ere ontzat hartzen dute
herri mezak diranean
inoiz deitzen digute
gure soinuaren hotsak
nori egingo (d)io kalte
Jaungoikuak berak ere
tristurarik ez du maite.
Eskerrak jaialdi hauek
antolatzen dituztenei
era honetako gauzak
ez dira ikusten noiz nahi
ta besarkada haundi bat
gu maitatzen gaituztenai
euskaldunak poztutzea
besterik ez genduke nahi. |