|
ALKAR MAITATZEN EZ DIGUTE UZTEN
«LAJA ETA LANDAKANDA» LAJA ETA LANDAKANDA IZ, 1977 / 1983 / 1992
Urte haren bitartez
det esperientzia
garbi esperientzia
garbi esangoizuet
nere iritzia
gu gazte ginanetik
zer diferentzia.
Orduan pekatu zan
pentsamentu hutsa
hogei urte hauetan
hau dek aldakuntza
orain hor ikusten da
tira eta bultza.
Apaizak sermoi latzak
egiten zituzten
gu bildurrez aidean
jarritzen gintuzten
alkar maitatzen ere
etziguten uzten.
Garai hartan edozer
zan lizunkeria
guk sinistutzen gendun
hainbat tonteria
orain gaztea danak
dauka loteria. |