|
MENDIKO OSASUNA
«LAJA ETA LANDAKANDA» LAJA ETA LANDAKANDA IZ, 1977 / 1983 / 1992
Mendien edertasuna
azaldu nai det argira
bat ez lezake aspertu
bazterretara begira
gauz ederrak ikustera
igo gaitezen mendira.
Entzuten diran doņuak
goxoak eta eztiak
iturritxoen ur otsa
ta txorien abestiak
Jaungoikoak orrelaxe
egin ginduzen guztiak.
Gosetuta ere bada
gizonarentzako aņa
okaran eta urritzak
maxusta eta gaztaņa
sarriago bisitatu
behar degu mendigaņa.
Dihar bat egin ezkero
etortzen da erantzuna
mendi batak besteari
emandako oiartzuna
gora mendiko pakea
ta mendiko osasuna. |