|
|
TRIKITI TESTUAK
|
GURE ESTUASUNAK
«LAJA ETA LANDAKANDA» LAJA ETA LANDAKANDA IZ, 1977 / 1983 / 1992
Gaur zer gertatu zaigun
esan nahi nuke nik
gizon ez jakinentzat
ez da zorionik
ez pentsatu ederki
ibili geranik
kaliak nola pasa
asmatu ezinik.
Gaur arte Madrilera
ez ginan etorri
argi asko da hemen
berde eta gorri
ta zertarako diran
guk ezin igarri
kale zaiak ez ditut
ondraduak jarri.
Pasa geradenian
hala ere kontentu
berihala neska bat
zaigu inguratu
kafea artutzera
berak gonbidatu
bainon gu ez gerade
juaten atrebitu.
Neskatxa hori hasi
da goxo hitz eginez
gurekin osatu nahi
zuen atseginez
ipurdiari oso
bizkor eraginez
sasoi ederra daukan
itxurak eginez.
Hola izaten omen da
neskatxa hoien jira
deskuidatzen danari
poltxikotik tira
eskerrak gure andrak
ez dauden begira
hemen ez dek giro ta
goazen Azkoitira. |
|
|