|
BURBALL
«TAPIA ETA LETURIA BAND» TAPIA ETA LETURIA BAND ELKAR, 1995
Burutxo bat belar hotzaren gainean, ala! burutxo bat belar hotzaren gainean, ala!
erreglamentuzko hogeitabi baloi,
irribarrez, lepogainetan
baloi danak burutxoaren atzetik doaz ailegatuta bidaltzeko ostikoz joaz
Aidean doa burua, txuta kopetean eta gol! eromen katartikoa baloiak oihuka eta gol!
hori dek gola!
¡cómo mola!
sarrera bat eta joko etenaldi baten
buru kozkorra hasi da belarra jaten
ala ostikoa!, ahoan berriro, masailean, belarrondoan
ostikoa eta estadio guztian oihu
ostikoa baina zeinek egin du oihu?
halako baten burua negarrez hasi da, baina oh...
pitxitxiaren botari hozka egin dio, baina oh...
pitxitxiak takoiekin kokotza urratu, baina oh... eskuekin hartu eta begia zapaldu, baina oh...
penalty.
penalty.
Hitzak: Jon Sarasua
Musika: Joseba Tapia |