|
AEROBIC
«ERO» TAPIA ETA LETURIA BAND ELKAR, 1997
Aerobiceko irakasle batekin
maitemindu nintzen
nola maitemindu ere
oraindik txoraturikan nauka.
Bat, bi, hiru ta lau
zakurrak jango al hau
ez dakit zenbat gauden hemen
agian ehun da lau.
Hura gizon ederra
Hura gizon perfektoa
besa zuztar, bizkar zabal
kaballero ametsezkoa.
Garai batean pentsatzen nuen
nazkagarria da hau
baina zurekin gustatzen zaiten
guztiak harriturik nauka.
Potolo xamar nengoela ta
argaltzeko esan zidan
baina kiloekin batera
garuna txikitu zitzaidan.
Geroztik ederki ikasia daukat
zer dan lodi ta itsusi izatea
neri gustatzen zaidana
Aerobiceko irakaslea.
Orain hementxe nago
gero ariketa berriz ariketa
nola gustatzen naizen eh?
jar ezazue arreta.
Ederra dago
nago
Bollo puska!
Hitzak: Joseba Tapia
Musika: Tapia eta Leturia Band |