Hasierako orrialdeaTrikiti testuakDoinutegiaHiztegiaPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

MADDALEN

«JUERGASMOAN»
TAPIA ETA LETURIA
ELKAR, 1990

 

Zutaz oroitzen naiz

nere Maddalen

etxetik urrun nabil

maite zaitudan arren.

 

Festa bakar hartan

azaldu zinen

dena esango dizut

maite zaitudan arren.

 

Salto ta algara

egin dugu aurten

ia puskatu zaitut

maite zaitudan arren.

 

Baina bukatu da

seguru naiz zeren

etxetik urrun nabil

maite zaitudan arren.

 

Hitzak: J. Tapia

Musika: Flaco Jimenez