|
BANANGOA
«BIZKAIKO KOPLA ZAHARRAK» TAPIA ETA LETURIA / XABIER AMURIZA TRIKI ELKAR, 1999
Aitte San Migel Ijjurretako
zeru altuko lorie
agure zarrak jantzan ikusi
t'harek eitten jjok barrie.
Kaspel handijjen intxaur saltsie
pitxer morkuen txunpletin
eragin eta beti eragin
zarrok bajjeukek zer egin.
Garaiko plazan otie loran
Ermuan asenizijjue
jantzan ikasi gura dabena
barruetara beijjue.
Kalabaziek aijjena berde
punten iorie beillegi
txapel gorridun mutil horrexek
krabeliņie dirudi.
Perreixikotan nenblllenien
Mendiolako basuen
dama gazte bat billatu neban
elorri baten onduen.
Gaztie nintzen zorue ninizen
jarri nintzakon albuen
amantaltxue zabaldu eta
altzuen hartu niņuen.
Gora ta gora puntapijjue
eta gorago zerue
hankarik altzeu ezin badozu
makurtu eixu burue.
Jantzari-jantza Anbotopeko
erromerijjen sanue
krabelintxu bet belarrijjen da
larrosa bille banue.
Hitzak: Herrikoiak
Musika: Herrikoia-J. Tapia |