|
EGUEN ZURI II
«BIZKAIKO KOPLA ZAHARRAK» TAPIA ETA LETURIA / XABIER AMURIZA TRIKI ELKAR, 1999
Eguen zuri honetan
hasi gara gu kantetan
zuri zurijjek maixuarentzat
beste enparauek guretzat.
Zakua dauku ariņe
Matxin santuek egiņe
hau betetako leku on batera
allegatuko bagiņe.
Hor goijjen goijjen goldie
haren gainien belie
etxe honetako nagusi jaune
nekazari langillie.
Horra hor goijjen piņue
uzabak ei'sku kiņue
uzabandriek emongo ei dau
tabernarako dirue.
Guazen bai guazen hemendik
hemen ez dago gauzonik
atorra zarra ikoan eskeite
ta bera kakaz beterik.
Etxe aurrean asune
etxe ostean baltzune
etxe honetako etxekoandreak
oilalokean zentzune.
Erbi txikia azatzan
erbi nausia babatzan
etxe honetako uzaba yaune
bera beteko kakatzan.
Etxekoandre mondrongo
hik ezton asko emongo
hik emotunan limosniattik
etxunau asko edango.
Hitzak: Herrikoiak
Musika: Herrikoia |